|
|
Funtsean biltzar zabalak egiten dituen taldea gara, hau da, erabaki guztiak erregulartasunez egiten ditugun bilera eta biltzarretan hartzen ditugu. Erabaki guztiak gure lokalaren barruan hartzen dira, ez zaigu erabakirik helarazten ez Iruñetik ez beste inondik, eta horrek, logikaz, ahalegin erantsia suposatzen badu ere, gure erabakiak hartzeko garaian erabat autonomoak izatearen xarma du. Lanerako batzordeak ditugu osatuak (Gazteria, Ingurumena…), Batzorde Iraunkor batek koordinatuta, udal politikaren inguruko gai guztiak eguneratuak izateaz gain, udalbatzak prestatu eta hirian izaten diren ohiko gertaeren jakinaren gainean egoteaz arduratzen dena. Batzorde horiek guztiak irekiak dira eta bakoitzak gehien gustatu edo interesatzen zaion horretan eman dezake izena. Horretaz gain, koordinazio etengabea mantentzen dugu Lizarrako Kandidatura Batu eta Popular batzuekin, gure esperientziak trukatu eta akatsak zuzentzeko, eta denon artean Estelleri osoan aukera herrikoiagoa eta parte-hartzaileagoa bultzatzen saiatzen ari gara.
|